Lehengoan lagun on batek esan zidan oso-oso gutxi idazten dudala Ezkabako Talaiatik honetan. Egia da lehen baino gutxiagotan idazten dudala, baina post zerrenda ikusita, bataz besteko kopuruari eutsi egin diodala agerian dago.
Izan, badira gaiak, sobera izan ere, izkiriatzeko eta istorioak aletzeko. Esate baterako, herenegun goizean Iruñean gertatutakoa.
Herenegun goizean Nafarroako Parlamentuaren inguruan Foruzaingoak egindako karga “heroikoa” ikusita, amorrazioaren eta nazkaren arteko sentimendu bortitz batek hartu nau mendean. Langabetuen aurkako haren balentria borobiltze aldera, oldartu diren foruzain beltz horiei bakarrik falta izan zaie polizia nazionalei deitzea, azken aurreko greba orokorrean egin zuten modu baldar berean.
Izatez, Parlamentua inguratzeko ekimena debekatzearren, Gobernuak erabilitako aitzakia hauxe izan zen: Parlamentua inguratzeak parlamentarien lana eragotziko omen zuen. Baina ia-ia Europa osoan debekatuta dauden peloteroekin foruzainek egindako tiroak ez zituzten parlamentariek adituko parlamentuaren barnetik?
Borrakadak banatzen aritu zen foruzain baten eskumuturrekoa ikusten duzue beheko argazkian; Espainiako bandera zeraman eskumuturrekoan, begi-bistan, inolako zalantzarik izan ez dezagun: ez dira nafarrak, espainolak baizik, espainol oldarkorrak nafar langabetuei egurra ematen. Borrakadak banatzen zituen foruzainaren eskumuturra ikusita, nola nahi dute gu espainol sentitzea?
Langabetu nafarren kontra, Espainiako bandera
No comments:
Post a Comment