2013-03-12

Ernesto Praten liburuaren aurkezpena


Ernesto Prat lagunaren liburua aurkeztu dugu gaur Berriozarko Kultur gunean. Korrika datorrela eta, ohitura izaten da korrika kulturala osatzeko horrelako ekitaldi bat egitea. Ernestoren liburuak interes berezia sortu du eta berrogei lagun baino gehiago bildu gara zeharo berezia, arras sui generis, izan den aurkezpen batean, performance eta guzti.



Izena duen guztia omen da.. Gezurra! Isiltasun hitza, izatez, bada; baina isiltasuna ez da existitzen.  Ernesto, Ché, LiTTLE, Txikitin... sasian zebilela, bakar-bakarrik eta isolaturik kartzelan zela, isiltasunean egonik ere bere buruan entzuten zuen zarata uxatzeko hasi omen zen idazten: horregatik hasi omen zen idazten.

Emaitza, Hiru ilargi laurden nobela; eskuragarri dago Ipar eta Hego Euskalerriko hainbat liburu-dendatan.

Gaur elkarrizketa egin diote Berriozar Irratian...

No comments: