Testu
honek aitorpen lotsamangarri bat dakar hasiera-hasieratik: Nobel
saria jaso aitzin ez neukan Kazuo Ishiguroren ezer irakurria.
Japoniako literaturaz zer edo zer badakidalakoan egonik ere, Kazuo
Ishiguroren eleberririk ez dut etxean. Nobel saria eman aitzineko
egunetan Haruki Murakami idazle ezagunak saria eskura zezakeela
zabaldu zen, urtero bezala, baina aurten ere, aurreko urteetan
bezala, saririk gabe gelditu da Murakami, Nobel saridun izangai
izateko kondenatua. Gainera, aurten Kazuo Ishigurori eman badiote, ez
dut uste datorren edota datozen urteotan berriz ere beste idazle
japoniar bati Literatur nobel saria emanen diotenik... Beraz, Haruki
Murakamik Nobel saria eskuratzeko aukera anitz galdu du, Nobel
saririk gabeko idazle handien gauaren sakonean galduta. Bide batez,
Gauaren sakonean da Haruki Murakamiren eleberri bakarra
euskaraz irakur daitekeena, oraingoz bederen, Ibon Uribarrik
euskaratua eta Ereinen eskutik argitaratua, 2009an.
Kazuo
Ishiguro ez da Haruki Murakami bezain ezaguna, ezta beste nobel
saridun japoniarrak —Yasunari Kawabata eta Kenzaburo Oé—
bezainbeste ere. Bidenabar, irakurle zaleak Yasunari Kawabata-ren
Loti ederrak irakur dezake Literatur Unibertsalaren bilduman. Ez,
Kazuo Ishiguro ez da Kawabata bezain ospetsua, eta ez da Yukio
Mishima bezain ezaguna —beste Nobel saridun izangai betierekoa—
edo azken urteotan ospetsu bihurtu diren Yoko Ogawa edo Natsuo Kirino
emakume idazleak bezain sonatua... orain arte bederen. Goian
aipaturiko idazle horien guztien liburuak extean dauzkat —ez denak,
doike— edo irakurriak ditut... baina Kazuo Ishiguroren libururik ez
daukat. Oraintsu, Nobel saria eman diotelarik, argitaletxeak hor ibiliko
dira urteetan biltegietan pilaturiko eta ahanzturiko liburu aleak
tirriki-tarraka sustatzen, itzultzaileak estutzen ahalik eta
lasterren Ishigururen liburuak itzul dezaten —“Noizko?
Atzoko!—... Ezpada nobel saridun berriaren egile-eskubideen gaineko
liskar korapilotsu eta borroka zikinetan sartzen direla.
Kazuo Ishuguroren gaineko datak eta datuak bilatzen eta biltzen hasi ziren Nobel saria jaso ahala, eta orduan ikasiko zuten Nagasakin jasio zela, 1954an, baina umea zelarik Britaina Handira joan zela familiarekin, sei urte baino ez zituelarik. Ingalaterrako bere etxean japonierari eutsi zioten, baina argi dago “English Writer” —Idazle igeles bat— dela, Suediako Akademiako aurkezleak aurkeztu zuen gisara.
Kazuo Ishuguroren gaineko datak eta datuak bilatzen eta biltzen hasi ziren Nobel saria jaso ahala, eta orduan ikasiko zuten Nagasakin jasio zela, 1954an, baina umea zelarik Britaina Handira joan zela familiarekin, sei urte baino ez zituelarik. Ingalaterrako bere etxean japonierari eutsi zioten, baina argi dago “English Writer” —Idazle igeles bat— dela, Suediako Akademiako aurkezleak aurkeztu zuen gisara.
Bada
Albazeteko lagun bat, haiku idazten duena —naturari loturiko poema
laburra, japoniar jatorrikoa— duela gutxi hauxe idazten zuena:
“Wikipedia Borges bera baino gehiagotan aipatzen da”. Arrazoi du,
eta nik neuk ekarri nahi dut Kazuo Ishigururen gaineko iruzkina,
Wikipediarena, testu hau biribiltzeko, zeren eta aurtengo nobel saria
definitzerakoan, Wikipediak dio jatorri japoniarreko idazle ingelesa
dela; bere Nocturnos —Gauezkoak— ipuin-bilduma eta
Pálida luz en las colinas —Muinoetako argi motela—
eleberria irakurri eta gero, ezin argiago daukat.
No comments:
Post a Comment