Sukaldeko
sutondoan, zizeiluan eserita nagoelarik, gogora datorkit kostaldeko
lagun
gipuzkor batek behin harritu
zela zizeilu hitza aditzean: “Gurian
aulkiya
deitze zaio, besterik gabe. Zelako
rarua den hemengo jentia".
Bertzalde,
lagun
zuberotar batek esana dakit
han
züzülü
esaten
diotela;
Ekialdean,
antza, ederki
bereizten
dugu
zer den aulkia —gurean,
kadira—
eta zer zizeilua.
Larrazkeneko
bazkal osteetan eguteran esertzea
maite dut, baserriaren aurrean, ekibegian, eguzki engainagarriaren
azken izpien indar hondarrak
biltzeko edo. Olarri mendirantz eguzkia emeki-emeki amiltzen ari
delarik, maite dut pentsatzea aurrekoan baina pixka bat gehixeago
luzatu dela eguna. Patxi Zubizarreta lagunak aspaldi idatzi zuen
gisa, “ilunabarra ez zen hain erabatekoa izango hain iheskorra ez
balitz”.
Eguzkia ezkutaturik, baserrira sartzen naiz atzera, harrikoa egitera eta gero, sutondoan egotera. Baina gaur, harrikoa eginda, egunaren argitasuna oraindik aprobetxatzeko edo, berriz ateratzea deliberatu dut, ilundu aitzin itzuliño bat ematera, eta gure baserritik maldan behera doan bidezidorrean barna abiatu naiz Luisenera, eta agian ama zenaren lehegusina Zezili agurtzeko aprobetxatuko dut, bera ere urteetan aitzina doa-eta. Orduan erreparatu diot bidetik aparte xamar dagoen makalari, makal sendo luze handiari, udaberrian eta udan gure baserritik Olaldea ikustea eragozten diguna, baina orain, larrazkenak erdi-biluzturik, herriko eliza eta etxeak antzematen uzten dituena. Gure baserriko tximiniari darion kea, hego-haizerik ezean, gorantz doa kiribil eder bat sortuz, baserritik gertu dagoen makal luze eder horrekin —pagoen eta haritzen artean, nabarmen— bat egiteko asmoz edo.

Makal urruna,
tximiniatik lehian
ke zirimola
No comments:
Post a Comment