Dobera Elkarteak laugarren urtez jarraian antolatua, Hernaniko IV. Liburu eta Disko Azokan iraileko azken asteburuan ospatu da. Bertan izan gara HATSAren Poesia bilduman idatzi ohi dugun poeta batzuk; nola azaldu hara eta izenburuak berak iragartzen dioen maneran: Txapela buruan eta olerkia ahoan.
HATSAren saltokiaren inguruan bilduta agertzen gara Garazi González de Durana, Ainara Maia, Matxalen Bezos, Marisa Arruabarrena, Iñaki López de Luzuriaga, Arantza Martínez, Fito Rodríguez eta nihaur ere. Hatsaren Poesia bildumaren 26. liburu-bildumaren ale batzuk saltzeaz gain, azken bilduma honetan argitaraturiko olerkiekin emanaldi labur bat ere egin genuen eta, bidenabar, palestinarren aurkako sarraskia salatzeko aukera ere profitatu genuen.
Itzuliz usu begiak liburu mamitsuan Anjel Lertxundiri irakurri nion Julio Cortazar idazle argentinarra "idazle izatera sartu aurretik itzultzailea izan zela, batak ekarri zuela bestea". Tentazioa izan dut testu hau biribiltzeko Hernanin errezitatu nuen ene poema bat, soneto bat, hemen idazteko, baina blog honetan bertan bada jada soneto bat —baten faltan, bi!— eta hori egin ordez Julio Cortazarrekin amaituko dut. Izan ere Cortazarrek badu aipu bat euskaratu eta arrunt egokia irizten diodana:
No comments:
Post a Comment