2023-12-06

Garcilaso de la Vega, 1523-2023

Garcilaso hori espainiar soldadua

Gaztelako komuneroen etsai makurra

Nafarroako Konkistan odol, gar, egurra

Gure Herria zapalduz gogor aritua


Duela bostehun urte hemen gertatua

Plaka da horren lekuko, ez da gezurra

Iruñearen suntsiketa ospatzeko biba eta hurra 

Iruñean kapitain izendatua


Enperadorearen alde borrokatu zen

Nafarroatik Italiara igorria

hantxe erdietsi zuen ospe eta izen


Batez ere sonetoa, handik ekarria,

gaztelaniazko metrikara egokitzen

modu horretan bihurtuz poeta handia


Horren gorazarre ez al da anakroniko,

bitxi, arraro, arrotz eta estranbotiko?


Soneto hau estreinakoz errezitaua gaur Ahotsenean, 

Durango Azokaren karietara, HATSAkideekin batera 


No comments: