2026-11-12

Cristina Peri Rosi poetaren urtebeteze egunean, olerki bat opari

 

Azaroak 12 ditu gaur eta guarko egunez jaio zen Montevideon Cristina Peri Rosi olerkari preziatua. Opari moduan, haren poema euskaratu bat argitara ematea otu zait, blog honetan bertan Cristina Peri Rosi-ren poema bat jadanik egonda ere , 


Aspaldi ez dela, aurtengo udan izaniko eklipsearen kontura, nire soneto bat argitaratu nuenez gero, oraingoan gai bereko "Eklipse ososa" poema laburra euskaraz duzue jarraian: 


Eklipse osoa

 

Horoskopoen arabera

eguzki-eklipse oso hau

(hogeigarren mendeko azkena)

ez da inorentzako mesedegarria.

Halarik ere

inurrientzat

egun hodeitsu bat baizik ez da.

 


 


No comments: