Berriozarren eskola-autobusen murrizketa justifikatzeko Hezkuntza Departamentuak kalkuluak egin omen ditu. Bitxia da, zeren calculus hitza, latinez, “harria” da; kontatzeko, kalkulatzeko baliatzen ziren harritxoak dira calculi. Hizkuntzak lotura harrigarriak izaten ditu, zeren harrikada ederra dutela erakusten dute Gobernukoek: Abiadura Handiko Trenarentzat dirua bai, baina Berriozarko umeak eskolara joan daitezen, ez.
UPNkoek kalkuluak egin dituzte, eta badakite neurri hauekin eskola publikoa kaltetzen dela pribatu konfesional elitistaren mesedetan; finean zabaltzen duten mezua hau da: pribatura umeak eramatea ez da hain garesti ateratzen; publikora eramanez gero, autobusa ere ordaindu beharko dutelako gurasoek...
Bizkitartean, Volkswagen Phaeton auto dotore banatan joan ohi dira UPNko agintariak... Dagoenean, Phaeton; ez dagoenean, hor konpon. Phaeton, Barcinaren eta Iribasen irrien arrazoia.
Urliak egiten du galde ea zenbat xahutu duten; berendiak, ea zenbat poltsikoratu duten; baina sandiak egiten du galderarik zuzenena: noiz arte? Orain bizi dugun garaia “Ustelen urteak” izenpean agertuko da historia liburuetan. Norberaren esku ere bada ustelen urteak laster bukatzea. Etsipenik ez; kalkuluak hor daude.
2012-09-29
2012-09-14
A ze panorama!
Udako arratsalde batean Iruñeko parke batean nengoen alabarekin, eta Uxue —hala baitu bere grazia gure alabak— haur-jolastokian ari zen, soka batetik gora eta behera. Nik behetik ikusten nuen alaba gora eta gora eta gora... eta kontuz ibiltzeko esan nion: "Uxue, kontuz ibili, mesedez". Ez zen parkeko ume bakarra; ama bat zegoen beste neskato batekin, janzkerari eta hitz egiteko moldeari erreparatuta, haiek ere hemengoak, eta neskatoak hauxe esan zion bere amari: "Mamá, esa niña se llama Mercedes"
Amaren erantzunak argitu zion kontua. "No cariño, se llama Uxue, y le ha dicho mesedez, que en euskera es por favor"
Badakit hamaika t'erdi entzuteko jaioak garela; badakit Nafarroa Garaian nola gauden; badakit urratsez urrats ari garela euskaraz bizitzen emateko pauso ttikiak ematen egunerokoan... Baina nafar batzuen eta beste batzuen arteko amildegia oraindik oso sakona dela baieztatzeko balio dit pasadizoak, eta triste itzuli nintzen etxera: ume nafar batzuek ez dute inolako kontakturik lingua navarrorum delakoarekin. Bai, ez naiz gaur goizean sortua eta badakit Espainia zale batzuk pozten direla jakiteaz neska nafar batek ez dakiela piperrik ere euskaraz... Euskara ez jakiteaz harro agertzeko jarrera hori, mesedez zer den ez jakiteaz harro agertzen direnen jarrera oso espainola da: “Inorante hutsa naiz eta harro nago: gora ezjakintasuna!” aldarrikatuko balute bezala.
Handik gutxira, udako goiz batean dentistaren kontsultan nengoen alabarekin, itxaron-gelan, eta denbora pasatzeko aldizkari bat hartu nuen: RACCren aldizkari bat zen, eta bertan Luis Racionero idazleari elkarrizketa bat agertzen zen Panorama izeneko sailean.
"Espainia herri erresumindua eta ezjakina da; Espainia herri kainista, erresumindua eta ezjakina da. Bizi gara herri ezikasi batean, ezin adiskidetuzko bi zatitan banatua; hori ez da konponduko jendea kriteriodun bihurtu arte, eta hori hezkuntzaz eta gehiago bidaiatuz lortzen da."
Luis Racionero idazlea izateaz gain, kazetaria eta Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendari ohia ere bada; zer pentsaturik ematen du Espainiako Liburutegi Nazionaleko zuzendari ohiak horrelakoak botatzea non eta Panorama izeneko sailean... A ze panorama!

2012-09-08
Carmen Velocciren balentria
Uda honetan, Kanadan, Ontarion zehatz izanik, 63 urteko andre bat atxilotu dute liburu bat irakurtzeagatik... 100 kilometro orduko abiaduran gidatzen ari zelarik. Carmen Velocci andrea “axolagabe gidatzeko” akusaziopean atxilotu dute eta, gainera, gidatzeko karneta kendu diote.
Antza, andre zahar horrek ezin izan zion eutsi liburu on bat irakurtzeko gogoari; baina zein zen irakurtzen ari zen liburua? Zein izan zen liburu tentagarri hori? Haren bizia —eta bertzeena— arriskuan jartzeraino tentazioan erori bazen, liburu horren izenburua behintzat ezagutarazi behar zuten; baina Interneten bilatu dudan arren, ez dut liburuaren zehaztapenik inon aurkitu. Ezein kazetariri ez zaio bururatu zein izan zitekeen lege-haustearen eragilea? Irakurlearen esku uzten dut pentsatzea zein izan zitekeen 63 urteko andre horren tentazioaren izena. Blog honetan iruzkinak egiteko aukera dagoenez, libra da nork bere sormenari leihoa ireki eta balizko liburu hori aipatzeko.
Orobat, irakurzaletasunaren haritik tiraka... arriskuaren eta debekuaren erakargarritasun-indarra izugarri handia dela jakinda, irakurketa sustatzeko ezkutuko kanpaina bat izan liteke?
Eta amaitzeko... ez al dio inork erreparatu emakumearen abizenari? Nola ez zuen azkar gidatuko Velocci andreak? Ez al da izen hori bera aringarri bat?

2012-08-05
Errege ekarpena
Tronpatu esaten diogu okertzeari, hanka-sartzeari, batez ere ekialdeko euskalkietan; orobat, bigarren adiera bat dauka tronpatu aditzak: iruzur egin, engainatu. Horra hor Agostin Xaho zuberotarrak idatzitakoa Azti Begia liburuan: “(...) populiak harthu behar du letzione. Tronpaturik izan da populia (...)”
Hegoaldeko euskaldunok nozitzen dugun errege jarduerei esker, izugarri zabaldu da tronpatu aditzaren erabilera, Euskalerri osora zabaldu ere. Elefante tronpadunak hiltzera joan zen Corinna zu Sayn-Wittgenstein printzesarekin eta han, Botswanan, goizaldeko ordu txikitan, tronpatu zen. Erorikoa izan eta handik gutxira, ospitaletik ateratzean, hala aitortu zuen, sisi-basa: “Tronpatu naiz eta ez da berriz gertatuko”. Aitzitik, hiru hilabeteren buruan, erori egin da berriz ere; oraingo honetan ez zegoen printzesa alemaniarrarekin -Madrilen zuen habia utzita, Luxemburg-era bizitzera behartuta, nonbait-, militarrez inguratua baizik eta, halere, oraingoan ere muturreko ederra hartu du borboitarrak, eta odol urdinaz gainera, orain sudurra eta kokotsa ere urdin-ubeldua dauzka. Eta ez ahantzi iragan den azaroan ere begian ubeldura handi bat zuela agertu zela, Zarzuela jauregian izaniko istripu bat zela kausa; orduan ere tronpatuko zen, nonbait.
Eroriz eroriz ikasten da oinez, dio esaera zaharrak, baina ziur naiz borboitarrak ez duela euskal atsotitzik ezagutzen, ezta ezagutu nahi ere; jarrai dezala, beraz, tronpaz beteriko bere bidetik, eta jakin dezala bere safari, abentura eta kalenturei esker, gure hizkuntzan aditz trinko berri bat dabilela hitzetik hortzera, udako jaietan arrakasta handikoa, edozein herriko jaixetan (sic) sortua. Hartara, ni tronpatzen ari naiz perifrastiko luzea erabili ordez, ni datronpat; hortaz, zu datronpazu, eta Juan Carlos erregea datronpa, gu datronpagu, zuek datronpazue eta haiek datronpate; eta lehen aldian? Erraza; ni netronpan, zu zenetronpan, eta borboitarra zetronpan... gu, zuek eta haiek aditz forma trinkoak osatzea, irakurlearen esku.
Esan gabe doa, Espainiako erregearen erorikoak ikustean, monarkiaren erortze metaforikoa ikusten dugu askok.

Ez, ez da flexioak egiten ari...
2012-07-22
Erakusketa Auritzen
Auritz ingurua biziki ederra dago bero handirik ez dagoen uztaileko egun hauetan. Gandu mehe batek lausotzen du urruna; halere, hortxe dugu Auritz, gure begien aurrean, errekastoaren ondotik egin argazkian, betiko iltzatua.
Auritzen gara herenegun zabaldu zelakoz Auritzeko Kultur Etxean erakusketa berezi bat, nire haiku eta Maite Ramos Fernandezen haigekin osatua. Erakusketa hau, lehenago, Baionako Euskal Museoan, Senpereko Larralde etxean eta Iruñeko Orizuru akademian egon da ikusgai. Oraingo honetan Auritzeko Kultur Etxean egonen da asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan, arratsaldeko 6etatik 8ak arte, eta abuztuaren 5era bitarte.

Subscribe to:
Posts (Atom)