2011-05-23

Hauteskundeak Berriozarren: kronika ttipia


Ez al dugu Berrriozarren bozkarioz egoteko motiborik?

CDNko Santos Munarriz-en izarra betiko itzali da; egia da, halere, hemendik aurrera udal bilkurak ez direla lehen bezain dibertigarriak izanen bera gabe.

Estreinakoz dugu Berriozarren PP, eta PPko Pepe -el hijo la Blasa- zinegotzi ikustea ere dibertigarria izan daiteke.

PPk UPNri kendutako botoekin Moises Ayerra zinegotzi akta jaso ezinik geldituko da: ez ahantzi UPNtik PPra joan zela; gero, PPtik Nieves Cipres-en alderdira, eta gero, atzera UPNra; bidaia luzea ezer ez lortzeko...

PSOEk inoizko emaitzarik txarrenak eskuratu ditu Berriozarko bere feudoan; ulertzekoa da, beraz, euren urduritasuna eta jenio txarra boto zenbaketa egunean, baina horrek ez du justifikatzen behar den bezala egoten ez jakitea.

Izan ere, horra hor EZKERRA: ez du erdietsi espero bezainbeste, baina ez du espektakulo negargarririk eman.

Horiek horrela, noiz izan dugu Berriozarren gehiengo abertzale garbia?
Jakina denez, NABAI 2011k 4 zinegotzi eta BILDUk 3 erdietsi du.

13 zinegotzietarik, noiz izan dugu 7 abertzale, argi eta garbi? Ezberdintasunak ezberdintasun, zein bere ildotik, hortxe dugu gehiengo osoa, lotzen gaituena bereizten gaituena baino garrantzitsuagoa delako.

No comments: