2011-09-22

"Autokarabana" eleberria Berriozarko Irakurle Klubean

Nik ez daukat karabanarik, baina sarritan, ipuin honetako protagonistek bezala, ingurukoez nazkaturik amaitzen dut, eta eguneroko gauzez asper-asper eginda, eta horrelakoetan nik ere ospa egiten dut. Baina nik ez dut karabana hartuta ospa egiten, nik arkatza hartzen dut, eta orri zuriak itsaso eta zeru zabal bihurtzen zaizkit, mendi edo bailara, herrixka edo hiri, nik nahi dudana. Edonora narama irudimenak, eta gasolina baino askoz ere merkeagoa da; doan da, aizue! Txikitan ere halaxe gertatzen zitzaidan, eta nire liburuak eta koadernoak edozein bazterretan egindako marrazkiz beteta egoten ziren. Eta horrelaxe jarraitzea pentsatzen dut, irudimenaren gasolina amaitzen zaidan arte...


Fermin Etxegoienen Autokarabana liburua mintzagai hilaren 28an, asteazkenean,  7,30etan, Berriozarko liburutegian.

No comments: