Juan Carlos Onetti handiaren Irakurle baten aitorpenak izeneko
artikulu bilduma eskuartean daukat, eta Superstizioso baten
aitorpenak izeneko testuan hauxe kontatzen du idazle
uruguaiarrak:
“Milano ondoko herrixka batean, bitxikeria baten lekukoa izan
nintzen: datorren hilak ekar ditzakeen zorigaitzetatik libratzeko,
hilaren 29an hogeita bederatzi ñoki jan behar dira. Baina
platerkadaren azpian billete bat jarri behar da, billetearen balioa
edozein izanik ere. Hartara, datorren hilean zorionekoa izanen zara”.
Etxe ondoko okindegian uruguaiar bat aritzen da lanean. Lehengo
egunean, 29an, ñokiak jateko ohitura aipatu nion, eta baietz,
kontatu zidan plateraren azpian txanpon bat jarri behar zela, “vinten
bat”. Sakelan haztatu eta giltzaria erakutsi zidan okin
uruguaiarrak: aldean eramaten du beti vinten bat, bi pesoko
txanpon zaharra, zulo bat eginda eta giltzariari lotuta; Artigas-enirudia, Herri Askeen Babeslea-rena, ez da antzematen, denborak
eta marruskadurak aspaldi higatua. Baina halarik ere, hilero-hilero,
txanpon hori nokiek betetzen duten plateraren azpian jartzen
omen du.
J. Carlos Onetti uruguaiarrak ez zion erreferentzia egin sorterriari,
eta Milano-ren ondoko herri txiki batean ikusitakoa nahiago izan zuen
jaso. Zergatik hartuko zuen erabaki hori? Onettik nahiago izan zuen
zehaztu gabeko herri italiar batean ikusitakoa paperean jaso,
sorterrian hamaika aldiz ikusitakoa —eta segur aski egindakoa—
idatzi baino! “Unibertsalagoa” ote da Italiakoari aipamena egitea
Uruguaikoari baino? Agian uruguaiarrek omen duten konplexuaren
adierazgarri?
Uruguain izan nintzenean, duela hiru urte, hango udaberrian,
azaroaren 29an ñokiak prestatu zituzten etxean bazkaritarako,
ñokiak kuiarekin, eta lehengusu uruguaiarrak plateraren
azpian billete bat jartzeko esan zidan. Berdin omen du billetearen
balioa, baina nik, badaezpada ere, 1000 pesoko billetea jarri nuen.
Pasatu diren urte hauetan batzuetan galdetu diot neure buruari zergatik eginen nuen nik hori, superstizioso ez izaki. Bai, badakit: Zer ikusi, hura ikasi, dio esaera zahar batek; eta Herri bakoitzak, bere azturak, beste batek. Baina, halere, zergatik eginen nuen hori, eskailera baten azpitik beldurrik gabe pasatzen naizena, ispilu bat baino gehiago hautsia dudana, 13 eta asteartea izateaz batere arduratzen ez naizena?
Pasatu diren urte hauetan batzuetan galdetu diot neure buruari zergatik eginen nuen nik hori, superstizioso ez izaki. Bai, badakit: Zer ikusi, hura ikasi, dio esaera zahar batek; eta Herri bakoitzak, bere azturak, beste batek. Baina, halere, zergatik eginen nuen hori, eskailera baten azpitik beldurrik gabe pasatzen naizena, ispilu bat baino gehiago hautsia dudana, 13 eta asteartea izateaz batere arduratzen ez naizena?
Gizakiok atzerrian dagoena goraipatzera eta sorterrian duguna
gutxiestera kondenatuta gaudelakoan nago, norberarena beti eznahikoa
eta besteena beti hobea balitz bezala. Nolanahi ere delarik, amai
dezadan beste esaera zahar egoki bat baliatuz, baina soilik
atsotitzaren lehen zatia emanen dut: “Urrutiko intxaurrak
hamalau...” eta irakurle prestuak osa dezala... zeren ni
ñokiak egostera noa, hilaren 29a ez bada ere.
No comments:
Post a Comment