Eduardo Galeano idazle uruguaiarrak
idatzia da. 1919an Rosa Luxemburgo iraultzailea hil zuten, Berlínen.
Hiltzaileek fusilarekin kolpeka burua hautsi eta kanal baten uretara
bota zuten gorpua. Bidean zapata bat galdu zuen. Esku ezezagun batek
zapata hori jaso zuen lokatzetik.
Rosak bizitza osoa eman zuen borrokan,
askatasunaren izenean justizia sakrifikatzen ez den mundu baten
aldeko borrokan, eta justiziaren izenean askatasuna sakrifikatzen ez
den mundu baten aldeko borrokan. Egunero-egunero, esku ezezagun batek
bandera hori jasotzen du lokatzetik, zapata jaso zen gisa berean.
Elkartasunaren zapata bezala,
elkartasunaren kopa jasotzen dugu guk urtero Iñaki, Joseba, Mikel,
Ibai eta beste preso eta iheslariak gogoan eta bihotzean ditugularik,
laster etxean egon daitezen gure konpromisoa biderkatu eta
berresteko.
Topa egin dezagun guk ere justiziaren
izenean askatasuna sakrifikatzen ez den mundu baten aldeko borrokan,
topa egin dezagun sakabanaturik dauden presoen alde, topa egin
dezagun mundu osoan barreiaturik bizi diren euskal herritarren alde.
Egunero-egunero, bandera hori dugu guk jasoa; eta jaietan, are
jasoagoa.
No comments:
Post a Comment