Noraezean
dabilen mundu baten hondakinen artean
kondenatuta
nago urrats bakoitzean.
arimaren
une bakoitzean.
Hitzak
bilatzen ditudanean,
malko
ukiezinak aurkitzen ditut,
goizez
esnatzean,
eguzki-izpien
artean
hezetasuna
altxatzen denean,
ume
bat hondakinen artetik ari da irteten
parke
baten bila
beste
batzuek alfonbren artean hitz egiten dute
irribarre
egin eta badoaz.
Nork
etengo du bonben burrunba?
Nork
ereingo ditu loreak holokausto hau amaitu dadin?
Aski
dugu gorrotozko irribarrez
bizitzaren
suntsipenaz.
Malkoek
ez dute etenik
haur
bakoitzarekin, adineko bakoitzarekin
bizitza
hautsi bat hiri fantasma batean
egunero
hiltzen den kanpamendu bat.
Eraman
zuen gorrotoa,
zuen
armak
urrundu
zaitezte zeru izartsuan
utzi
euriari hodei bakoitzean itzultzen.
Han,
Gazako olibondoetan
ume
baten irribarrea sortuko da berriz.
Saharako poeta Ali Salem Iselmu-ren olerkia
No comments:
Post a Comment