2024-08-24

Harria + Ura + Tinta erakusketa Larraldean




 Larraldean, Senpere-Amotzen, Maite Ramosen Erromanikoaren Printzak —Harria + Ura + Tinta— margo-erakusketa atzo arte izan zen ikusgai.  Maite Ramos Iruñean sortua da.  aspaldi handitik Berriozarko bizilaguna izanagatik. Margolari autodidakta da eta bestelako erakusketa hau bera lehendik ere egin Iruñeko Plazaran izan zen. Nafarroa Garaiko eliz eta baseliza erromanikoetan atzemandako zirrararen eraginez, irudi bilduma eder bat, hamalau arte-lanez osatua, izan du erakusgai. 


Azken urteotan anitz zabaltzen ari den Arte Erromanikoa ohikoa ez den beste era batez erakusten du Maitek bere margoen bidez. XI, XII eta XIII. mendeko hainbat eraikin erromanikoren ikuspegi orokorrak irudikatu ordez, eraikinen zehaztasunetan jartzen du arreta, zirrara sortzen zaion elementu jakin batean edo bitan, eta ur-margo eta tintaren teknika nahasketaren bidez erakusten digu. Haren begien arreta, beraz, harrizko elementuak tintaz biziberritzen ditu, kolore interpretazio librea eginda, tinta harriari erantsiz bolumen-itxura harrigarriak lortuta; bestela esanda, arte erromanikoaren gaineko interpretazio arrunt pertsonala bat emanda.



Hori horrela, irudi bilduma zirraragarria izan dugu ikusgai Larraldean, ura, harria eta tinta Maiteren begien eta eskuen bidez uztarturik, Nafarroa Garaiko Artaitz, Zolina, Eusa, Gergitiain eta beste hainbat herritako elizetan antzemandako zirrara besteoi ere transmititu digularik.


No comments: