Badut lankide bizkaitar bat, Argider, Ezkaba ikastetxe publikoan lan egiteaz landa, Salamankan ere ikasi egiten duena. Gaur esan dit bihar-etzi ez dela egonen, azterketak direla-eta Salamankara joan behar delako.
Blog honetan bertan ere beste noizbait adierazi dudan gisan, errealitatea plagiatzeko joera daukat nik; oraingoan, ordea, erreala den bertso ezagun bat hartu, mozorrotu eta egokitu dut Salamankara autoz doan lankideari eskaintzeko.
Gazte-gaztetik aitak ta amak
fraile ez zuten nonbratu
eta hala ere, estudiora
Salamankara bidaldu.
Salamankara zoazelarik
zure abiadura moteldu
estudiante-tunante, baina,
bidean erne gidatu.
Aurtengo inauterietan egindako argazkain duzue Argider, ezkerretik hasita lehena... Eta azkena? Txolin gerrilaria, ipurdi-gizena!
No comments:
Post a Comment