Auritz ingurua biziki ederra dago bero handirik ez dagoen uztaileko egun hauetan. Gandu mehe batek lausotzen du urruna; halere, hortxe dugu Auritz, gure begien aurrean, errekastoaren ondotik egin argazkian, betiko iltzatua.
Auritzen gara herenegun zabaldu zelakoz Auritzeko Kultur Etxean erakusketa berezi bat, nire haiku eta Maite Ramos Fernandezen haigekin osatua. Erakusketa hau, lehenago, Baionako Euskal Museoan, Senpereko Larralde etxean eta Iruñeko Orizuru akademian egon da ikusgai. Oraingo honetan Auritzeko Kultur Etxean egonen da asteazken, ostiral, larunbat eta igandeetan, arratsaldeko 6etatik 8ak arte, eta abuztuaren 5era bitarte.
2012-07-22
2012-06-20
Superstizioso (ez den) baten aitorpena
Juan Carlos Onetti handiaren Irakurle baten aitorpenak izeneko
artikulu bilduma eskuartean daukat, eta Superstizioso baten
aitorpenak izeneko testuan hauxe kontatzen du idazle
uruguaiarrak:
“Milano ondoko herrixka batean, bitxikeria baten lekukoa izan
nintzen: datorren hilak ekar ditzakeen zorigaitzetatik libratzeko,
hilaren 29an hogeita bederatzi ñoki jan behar dira. Baina
platerkadaren azpian billete bat jarri behar da, billetearen balioa
edozein izanik ere. Hartara, datorren hilean zorionekoa izanen zara”.
Etxe ondoko okindegian uruguaiar bat aritzen da lanean. Lehengo
egunean, 29an, ñokiak jateko ohitura aipatu nion, eta baietz,
kontatu zidan plateraren azpian txanpon bat jarri behar zela, “vinten
bat”. Sakelan haztatu eta giltzaria erakutsi zidan okin
uruguaiarrak: aldean eramaten du beti vinten bat, bi pesoko
txanpon zaharra, zulo bat eginda eta giltzariari lotuta; Artigas-enirudia, Herri Askeen Babeslea-rena, ez da antzematen, denborak
eta marruskadurak aspaldi higatua. Baina halarik ere, hilero-hilero,
txanpon hori nokiek betetzen duten plateraren azpian jartzen
omen du.
J. Carlos Onetti uruguaiarrak ez zion erreferentzia egin sorterriari,
eta Milano-ren ondoko herri txiki batean ikusitakoa nahiago izan zuen
jaso. Zergatik hartuko zuen erabaki hori? Onettik nahiago izan zuen
zehaztu gabeko herri italiar batean ikusitakoa paperean jaso,
sorterrian hamaika aldiz ikusitakoa —eta segur aski egindakoa—
idatzi baino! “Unibertsalagoa” ote da Italiakoari aipamena egitea
Uruguaikoari baino? Agian uruguaiarrek omen duten konplexuaren
adierazgarri?
Uruguain izan nintzenean, duela hiru urte, hango udaberrian,
azaroaren 29an ñokiak prestatu zituzten etxean bazkaritarako,
ñokiak kuiarekin, eta lehengusu uruguaiarrak plateraren
azpian billete bat jartzeko esan zidan. Berdin omen du billetearen
balioa, baina nik, badaezpada ere, 1000 pesoko billetea jarri nuen.
Pasatu diren urte hauetan batzuetan galdetu diot neure buruari zergatik eginen nuen nik hori, superstizioso ez izaki. Bai, badakit: Zer ikusi, hura ikasi, dio esaera zahar batek; eta Herri bakoitzak, bere azturak, beste batek. Baina, halere, zergatik eginen nuen hori, eskailera baten azpitik beldurrik gabe pasatzen naizena, ispilu bat baino gehiago hautsia dudana, 13 eta asteartea izateaz batere arduratzen ez naizena?

Gizakiok atzerrian dagoena goraipatzera eta sorterrian duguna
gutxiestera kondenatuta gaudelakoan nago, norberarena beti eznahikoa
eta besteena beti hobea balitz bezala. Nolanahi ere delarik, amai
dezadan beste esaera zahar egoki bat baliatuz, baina soilik
atsotitzaren lehen zatia emanen dut: “Urrutiko intxaurrak
hamalau...” eta irakurle prestuak osa dezala... zeren ni
ñokiak egostera noa, hilaren 29a ez bada ere.
Labels:
idazkuntza,
Uruguai
2012-06-12
Kyoichi Katayama BIKn
Berriozarko Irakurle Klubean, BIKen, Maitasunaren oihua, munduaren erdian izeneko nobela izan genuen izan genuen mintzagai. Kyoichi Katayama duzu eleberri horren
egilea, eta aipatu eleberria euskaratu zuten bi lagunen artean, Keiko Suzuki-ren eta Inma
Errea-ren artean. Keiko Suzuki japoniar euskalduna da, eta Iruñeko Hizkuntz
Eskolan aritzen da japoniera irakasle. Inma Errea, berriz,
itzultzailea eta idazlea da, eta atzo izan zen gurekin Berriozarko liburutegian, tertulian.
Bitxia izan da Maitasunaren oihua,
munduaren erdian izeneko
eleberriaren ibilbidea. Hasieran oso ongi saldu ez zen,
honezkero lau milioi ale saldu dira Japonian; fenomeno oso bat da
Japonian, eta eleberria ez ezik, istorio bera oinarritzat hartuta,
manga, irratsaio, telesaio eta pelikula bat egin dira. Japonian
izandako arrakastari gehitu behar zaio itzulpenek, ingelesez,
frantsesez, gaztelaniaz... eman dioten itzala. Euskaraz ere ongi
saldu den liburua da, eta institutu zenbaitetan -Iruñeko Eunaten
adibidez- ikasleek gustura irakurri duten liburua da.
Agian gaia
dateke arrakastaren giltza: lehen amodioa eta nerabezaroa, betiko
amodio tragikoaren gaia. Estilo xalo eta idazkera lauaz idatzita,
erraz irakurtzen da
Gizarteak asko aurreratura ere, akaso barru-barruan gizakion sentimendua ez duk asko aldatzen. Hik eta hire ikaskideek eskolan ikasten dituzuen poesia-formak, zekku eta risshi horiek, besteak beste, ezarri baino askoz lehenagoko poesia duk. Baina poesia honen egilearen egungo gizakiongana iritsi duk.
Agian arrakastaren giltzarria datza
amodio puruaren agerpen anbiguo horretan... Nolanahi,
liburu japoniar batean ezin zen Herio
anderea falta; Aki neskak leuzemia dauka eta, ene irudikoz, neskaren heriotza da
amodioa idealizatzeko tranpolina, nobela honetan bederen.
Inoiz ez dakik norbera noiz arte biziko den: horregatik deitzen duk bizitza. Jakinaren gainean egonez gero, plan bat bestetik ez lukek izanen
Atzoko saioan Inma Erreak itzulpen plan
honen sekretu batzuk partekatu zituen gurekin.
Adibidez, aipatu zigun lehen edizio honek
dituen akatsak zuzenduko direla, eta uda igarota aterako den bigarren
edizioa txukunagoa izanen dela.
Inma Errea itzultzailea, ezkerretik hasita lehena
Kyoichi Katayama idazlea ospetsu
bihurtu zen liburu honi esker, eta hau irakurri eta gero, gustukoa
baduzu, ez galdu Saekoren urtea, japonieraz, ingelesez eta gaztelaniaz —El año de Saeko— dagoena, baina ez, tamalez —eta oraingoz bederen—, geure hizkuntzaz. Nik gaztelaniaz irakurri dut, oso gustura irakurri ere...
Udan irakurtzeko aholkatzen dizuet, bata zein bestea.
2012-05-23
Jesusen Bihotzaren Babes Etxeko serora kanpaia-jotzaileen Zerbitzua
Urgell-eko apezpiku José Caixal Estradék emandako dispentsa bereziari esker, 1847ko abenduan onetsi zen “Jesusen Bihotzaren Babes Etxeko serora kanpaia-jotzaileen kidegoa” sortzea. Kideak emakumezkoak ziren, kanpai-jotzaile errukitsu izenarekin ezagunak, prest zeudenak, itxura fisikoa edo adina gorabehera, kontsolamendua emateko bigarren gerra karlistan zauritutako soldaduei kanpai-jotzeen bidez.
Ideiaren sortzailea Sor Ethel Sifuentes serora izan zen: 45 urteko emakume hau erizain aritzen zen Jesusen Bihotzaren Babes Etxean soldatu zaurituak artatzen. Sor Ethelek aspaldi gaztigatua zuen soldadu zaurituak sendatu eta sendotu ahala, gizonezko hauen urduritasun, ezinegon, oldarkortasun eta grina lohia handitzen zela neurrigabe, soldatu bizkortu berriak antsietate eta testosterona-neurri oro gainditzeko zorian zirela.
Sor Ethel bera hasieran, eta Jesusen Bihotzaren beste serora batzuk gero, kanpai-jotzeak hasi zitzaizkien egiten hala eskatzen zuten soldaduei, berdin kapitain, lotinant, kaporal edo soldadu xehea izanik ere, neholako maila-bereizketa egin gabe, alegia. Harrezkero, eguneko kanpai-jotze bat zela medio, emaitza onak berehalakoak izan ziren. Jesusen Bihotzaren Babes Etxeko giroa goitik behera aldatu zen, eta soldaduak amultsuki eta gizalegez jokatzen hasi ziren, —armada ezberdinekoak izanik ere—.
Denboraren poderioz, eta eskaintzak eskaera asetzen ez zuenez gero, Jesusen Bihotzaren serora ez ziren beste emakumezko batzuk batu ziren kidegora, pairamenezko zerbitzuak hartaratuak, eta kobratu gabe ere. Emakume hauen izen ona salbatzearren eta ohitura onek aginduta, boluntario berriei ezarri zitzaien uniforme jakin bat janzteko arau zurruna: jantzi lasai bat emakumearen itxura lausotzeko, baita aurpegia estaltzeko lihozko “paramenta” edo beloa.
Ekimenaren arrakasta erabatekoa izanik, kanpai-jotzaile kidego berriak onetsi ziren han-hemenka; hala sortu ziren Erregearen Kanpai-jotzaileen Zerbitzua, Aragoiko Kanpai-jotzaile laguntzaileen Zerbitzua, Mariaren Bihotzaren mirabe kanpai-jotzaileak, harik eta Kubako gerlan gertatutako gehiegizko ustiapen bat zela kausa, Vatikanoak jarduera hori bertan behera uzteko agindu zorrotza eman zuen arte, Abusus non est usus, sed corruptela delako ebazpenaren bidez, orain dela 114 urte, 1898ko Pazko Astelehenez emana. Eliza Katolikoaren historiagileak ez dira ados jartzen, debekuaz geroztik jarduerak segidarik izan zuen ala ez. Nolanahi zelarik ere, teologo aditu guztien esanetan, ekimenaren beraren arrakasta izan zen, nolabait esateko, ekimenaren beraren hondoratzearen zio nagusia: bere arrakastaren beraren biktima, labur esanda.
Orduko hartan sortu omen zen gaur egun ere zenbait lekutan bizirik dirauen esapidea: “Ezin da kanpaia jo eta, aldi berean, prozesioan ibili”. Hizkuntzaren bideak —Jaikoaren berarenak bezalakoak— antzemanezinak dira, zinez.
Eta egia bada, sakelan sar; gezurra bada, kontuan ez har; eta egia ez bada ere, italiarrek dioten gisara, se non è vero è ben trovato.

2012-05-20
Sortzen-en bestan, “Hazia, hasi eta hazi” kamishibaia
Kami hitzak japonieraz papera esan nahi du. Kamishibai hitzak, paperezko antzerkigintza. Ipuinak kontatzeko Japoniako teknika bat da, non irudia eta testua uztarri berean doazen, elkarren osagarri. Genero testual berezi bat da non testua eta irudia elkarren osagarri diren, komikiarekin eta iragarkiekin gertatzen den gisara.
Jakina denez, Sortzen-Ikasbatuaz-ek ospatu du gaur aurtengo festa Taknoneran eta, horren harira, aurtengo berrikuntzetako bat izan da kamishibai bat egin dela festarako.
Pello Uharte Orotzek idatzitako eta Iker Morenok egindako irudiekin ipuin bat egin zen Sortzen-endako, eta ipuin hori izan da oinarria kamishibai berezi bat sortzeko, bai testua, bai irudi zenbait moldatu behar izan direlako kamishibaiaren formatura.
Aitortu behar dut ez zaidala erraza egin egokitzea Pello Uharteren eta Iker Morenoren ipuina kamishibai formatura. Gainera, irudiak moldatzeko aukera handirik ere ez dugu izan, jakina denez eta tamalez, Iker Moreno ilustratzailea oraindik kartzelan dagoelako eta ezinezkoa izan da aldaketa askorik berari proposatzea. Halere, emaitza ttukuna izan dela uste dut.
Gaur goizean emanaldi bat egin dut eta arratsaldean beste bat. Euritan blai eman dugu egun osoan eta arratsaldeko saioan jende askorik egon ez den arren, gustura gelditu naiz...
Bestalde, euriak ez dut bakerik eman egun osoan eta ohi baino askoz jende gutxiago hurbildu da; gastuei aurre egiteko, ezinbestekoa da denon diru-laguntza...
Pello Uharte Orotzek idatzitako eta Iker Morenok egindako irudiekin ipuin bat egin zen Sortzen-endako, eta ipuin hori izan da oinarria kamishibai berezi bat sortzeko, bai testua, bai irudi zenbait moldatu behar izan direlako kamishibaiaren formatura.
Aitortu behar dut ez zaidala erraza egin egokitzea Pello Uharteren eta Iker Morenoren ipuina kamishibai formatura. Gainera, irudiak moldatzeko aukera handirik ere ez dugu izan, jakina denez eta tamalez, Iker Moreno ilustratzailea oraindik kartzelan dagoelako eta ezinezkoa izan da aldaketa askorik berari proposatzea. Halere, emaitza ttukuna izan dela uste dut.
Gaur goizean emanaldi bat egin dut eta arratsaldean beste bat. Euritan blai eman dugu egun osoan eta arratsaldeko saioan jende askorik egon ez den arren, gustura gelditu naiz...
"Hazia, hasi eta hezi" kamishibaia
Kamishibai hori lortzeko, jarri harremanetan SORTZENek Nafarroan duen ordezkaritzarekin.Bestalde, euriak ez dut bakerik eman egun osoan eta ohi baino askoz jende gutxiago hurbildu da; gastuei aurre egiteko, ezinbestekoa da denon diru-laguntza...
Subscribe to:
Posts (Atom)