2012-01-12

1512-2012 Nafarroa Bizirik! Hitzaldia Berriozarren



1512-2012 Nafarroa Bizirik herri ekimena Berriozarren ere abian jarriko da laster. Urtarrilaren 26an, ostegunarekin, hitzaldi bat eginen da Kulturgunean 7etan. Hitzaldi horrretan parte hartuko du Sergio Iribarrenek, eta espero dugu batzerre hori ekimen horren aldeko taldea sortzeko abiapuntua izatea. Batzarre irekia izanen da eta interesa duen edonork parte har dezake. 

Nafarroaren sua ez da itzali. Nafarroa bizirik!


No comments: