Japoniar
guztiak ez dira samurai, Japoniako ziza guztiak ez dira
shitake, eta Japoniako poesia guztia ez da haiku. Mendebaldean
ez bezala, Japoniako zenbait egunkarietan ohikoa da eguneko poema
argitaratzea. Han hasi zen argitaratzen bere poema xumeak Toyo
Shibata. Emakume japoniar hau Meiji aroaren 44. urtean jaio zen,
Mendebaldeko kronologiaren arabera 1911n, baina poemak idazten eta
egunkarira bidaltzen 92 urte zituelarik hasi zen. Ehun urteko
olerkari baten. bilduma ez da egunero ikusten, ez horixe!
"Nire poema bat estreinakoz egunkari batean argitaratu zutelarik, poz-pozik sentitu nintzen, pozaz beterik," esan zuen Toyo Shibatak. "Beste poema bat igorri nien; gero, beste bat, eta beste bat; jarraitu zuten argitara ematen. Horregatik idazten jarraitzen dut"
Poema-gaiak
Tokioko bere etxean dagoelarik heltzen zitzazkion, ohean edo aukian
eserita zegoela. Etxe horretan azken 19 urteotan bizi izan zen,
senarra hil zitzaionetik.
Beste
emakume batek, Kazue Shinkawa-k, poema horiek biltzeko eta antologia
baten modura ateratzeko proposatu zion. Hartara, autoedizio modura
atera zen Shibata-ren lehen antologia poetikoa, Kujikenaide,
Izan bihotz, Olerkigile berantiar zoragarri honen gaineko
dokumental batek Toyo Shibata ezagutzera eman zuen Japonia osoan,
eta 42 olerkiz osaturiko liburutto horren milioi bat t'erdi ale saldu
ziren 2009. urtean; Toyo Shibata-ren poesiaren arrakastaren neurria
izateko, kontuan har dezala irakurleak poesia-liburu baten 10.000 ale
salduz gero, liburu horrek sekulako arrakasta izan duela Ekialdeko
herrialde hartan.
Bertso
xume, zuzen eta argien bidez bere bizitza-oroitzapenak berpizten ditu,
senarrarekin eta sendiarekin zela , edo semearekin, edo zaintzaile
batekin... Aldi berean,
amets egiten jarraiotzena hal duzula erakusten dizu, zahar-zaharra
izangatik esperantza eta baikortasunerako dei egiten dizu. Hona hemen
bere lehen antologiari izenburu eman zion poema,
Izan bihotz.
Izan
bihotz
Aditu...
Ez,
ez egin hasperen
zorigaiztokoa
zarela esanda.
Ez
eguzkiak, ez haize leunak
ez
dute aukeratzen nor jo.
Denok
egiten dugu berdin-berdin amets
Begiratu
niri:
garai
gogorrak bizi izanda ere
pozik
nago bizitzeaz
Zu
ere, izan bihotz
Aurtengo
urtarrilean hil da ospitale batean 101 urte zituela; lasai, minik
gabe eta sufritu gabe hil da, 67 urteko haren seme zaharrenak
adierazi zuenaren arabera. Toyo Shibata-k jarraitu zuen idazten 100
urte zituen arte, eta haren bizitzaren azken sei hilabeteetan
ibiltzeko laguntza behar zuen arren, kemen eta indarrez betea bizi
izan dela azken unera arte adierazi du semeak.
No comments:
Post a Comment