2013-04-07

Larralde, olerkarien aterpe

Gaur egun ederra izan dugu Senpere-Amotzen, Larralden bildu baikara Hatsaren Poesiaren aurtengo bilduma aurkezteko. Aurtengo olerki bilduma hamabosgarrena da, eta azken urteotan egin den gisara, Larralden egin da; Larralde bilakatu da, beraz, olerkarien aterpe. Hor, mugaz gaindiko olerkariak biltzen gara urtean behin Hatsaren Poesia ekimeneko buru den Auxtin Zamoraren lanari esker.

Amotze ondoan Olhalde dugu; Nafarroa Garaian, berriz, Olaldea. Olaldean hain zuzen ere hartutako argazkia duzu beheko hori. Aurten bost elurte izan dugu Nafarroa Garaian eta horietako batean ikusi nuen baserrirako bidean haritz orbel bat, hor, elur-zuriaren gainean deigarri. Eta haiku hau sortu zen.

No comments: